XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ameriketako euskararen lekukoakKOLDO ZUAZO
(EHU, Gasteiz)
1. Hizkuntzaren inguruko gorabehera guztiez, hala hizkuntza barrukoez nola hizkuntzaz kanpokoez, arduratu eta aritu izan da Koldo Mitxelenaren lan ugarietan nabari den ezaugarrietariko bat.
Euskarari dagokionez batipat, gutxi dirateke berak, sakonago edo arinago bada ere, jorratu izan ez dituen alorrak eta, hauen artean, bada XX. mende honetan zehar plazaratu zaigun berri bat:
Itsasoz handiko euskaldun multzo haziak zer-nolako euskara erabiltzen ote duenaren galdera eta, noski, galdera horri emandako erantzunak bihurtu izan dira eztabaidagai.
Galdera hau une honetan azaldu izanak badu, bestalde, arrazoi jakin bat: XX. mendean plazaratuko da, ordura arteko guztian baino biziago, euskararen batasun beharra.
Helburu hori erdiesteko bideak eta saihesbideak eurrez agertuko dira, horietako bat Ameriketan sortu (omen) den hizkuntz-eredua dugularik.
Mitxelenak iruzkin llabur bat utzi zigun auzi honetaz.
Bertan, eta hizkuntz-eredu hori dela eta froga eta zehaztasun gehiegirik ere eskaini izan ez denez, ez zuen bide horren aldeko atxikimendu sutsuegirik erakutsiko eta bai, aitzitik,
2. Ameriketan hitz egiten den euskararen berri jakin nahian egin ditugun ahaleginen ondorioz, 1900. urtean bildutako
Lurralde haietako hizkuntzaren bilakaeraz diharduelarik, euskara bertan behera uztekoa zela hirietan nabari zen joera esango zaigu, nekazal eta abeltzain guneetan hobetoxeago eusten zitzaion bitartean.
Azken hauetan zerabilten euskaraz, berriz, argibide apur hauek eskainiko zaizkigu: